Tripa betetzeko tartea

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 8a

133 mendizale izan dira Berastegiko XXVII. ibilaldi neurtua eta XX. ibilaldi laburra egitera animatu direnak goizean. Ibilaldian zehar, parte hartzaileek jateko eta freskatzeko aukera izan dute Urton jarri duten anoa postuan.

Berastegi inguruko mendiak ezagutzeko aukera izan da gaur goizean. Izan ere, XXVII. ibilaldi neurtua antolatu du Basurde Elkarteak eta Beasti Guraso Elkarteak, berriz, XX. mendi ibilaldi laburra. Guztira 133 mendizale izan dira modu batera edo bestera Berastegi inguratzen duten mendiez gozatu dutenak. Familia giroan, lagunartean edota bakarka egitera animatu direnak ere izan dira tartean. Hala ere, ibilaldi guztian zehar eguzkia lagun izan dute parte hartzaileek, eta giro ederrean egin dituzte bi ibilbideak. 

Ibilaldi neurtua 25 kilometrokoa izan da, eta laburra, berriz, 9 kilometrokoa. Ibilbidean zehar atsedenaldi txiki bat egiteko aukera ere izan dute parte hartzaileek Urton jarri duten anoa postuan. Tripa bete eta freskatu ondoren bidea jarraitu dute mendizaleek helmugara iritsi arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!