Gaur eta bihar gauean, A-15 autobidea erabat itxiko dute bi noranzkoetan. 22:00etatik 6:00ak bitarte egongo da itxita, Berastegi eta Andoain artean dagoen Belabietako tunela konpontzeko lanak direla eta. Errepidea erabiltzen dutenek, beraz, Tolosatik Berastegira GI-2130 errepidetik joan beharko dute, eta bertan sartu ahal izango dute autobidera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?