A-15 errepidea itxi egingo dute asteazken gauean

Ataria 2022ko apirilaren 19a

Belabietako tunelean egiten ari diren lanengatik itxiko dute, 22:00etatik 06:00etara bitarte.

A-15 errepidea itxi egingo dute asteazkenetik ostegunerako gauean, Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunetik, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillakotik, Belabietako tunelean egiten ari diren obren ondorioz.

Gipuzkoako Foru Aldunditik esan dutenez, tunelaren segurtasun-instalazioetarako kontrol-sistema berria instalatuko dute, eta horretarako, zirkulazioa etengo dute bi noranzkoetan. Asteazkenetik ostegunerako gauean itxiko dute, 22:00etatik 06:00etara.

Andoainerako noranzkoan, A-15eko erabiltzaileek beste ibilbide batzuk hartu beharko dituzte. Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, N-1 errepidea erabiltzea gomendatu dute Altsasuraino, eta Irurtzunen A-10 errepidea (Sakanako autobia) hartzea.

Berastegi, Elduain edo Berrobirako, esaterako, A-15 autobideko erabiltzaileek Berastegiko loturan biratu ahal izango dute, eta GI-2130 errepidetik (Tolosatik Leitzarako bidea) jarraitu.

Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeetarako, Iruñerako noranzkoan izango den etenaren ondorioz, A-15 errepidearen erabiltzaileek N-1etik jarraitu beharko dute, Gasteizerako noranzkoan, Altsasuraino, eta A-10etik (Sakanako Autobidea) jarraitu, Irurtzunera arte.

Lekunberri edo Leitza helmuga duten ibilgailuek GI-2135 errepidea (Tolosatik Lekunberrirako errepidea) erabili ahal izango dute Tolosatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!