"Jendea gogoz zegoen"

Ataria 2022ko martxoaren 19a

Gazte Festak ari dira ospatzen Berastegin. Pasa den asteburuan ekitaldi gutxi batzuk izan zituzten, eta honakoan dituzte ekitaldi gehienak. Gaurko herri bazkarian 138 pertsona elkartuko direla esan du Garazi Otxandorena Urepele elkarteko kideak.

Txakolin dastatzearekin hasi dute eguna gaur, eta ondoren txapel tiraketa txapelketa egin dute. Atzokoan jende asko elkartu zela esan du Urepele elkarteko Garazi Otxandorena kideak. Izan ere, Urepele elkarteak du Gazte Festak antolatzeko ardura. "Azken bi urteetan ezin izan ditugu Gazte Festak ospatu eta aurten ahal zen guztia antolatzeko gogoz geunden. Ekitaldi gehienak gaur izango dira eta herri bazkarirako 138 pertsona elkartuko gara", esan du. Jende asko dabilela esan du gazteak eta badirudiela jendea gogoz zegoela: "Jende asko dabil, jendea gogoz zegoen, inauterietan ere ikusi genuen". Eguna bukatzeko Muxutruk erromeria taldea izango dute frontoian, eta zahagi ardoa eta bingoa eta gero, DJ Txokoren musikarekin bukatuko dituzte jaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!