Animaliak bedeinkatu dituzte Berastegin, San Anton egunean

Ataria 2022ko urtarrilaren 17a

Kristau egutegian gaur San Anton eguna da. Berastegiko izen bereko ermitan hainbat herritar elkartu dira, animalia eta guzti. Ohiturari jarraituz, meza ondoren, apaizak lau hankakoak bedeinkatu ditu.

Kristauentzat animalien patroia da San Anton. Urtarrilaren 17an, urtero, Berastegiko San Anton ermitan meza ematen dute. Bertara, herritarrek animaliekin joateko aukera izaten dute. Gaurkoan ere ez dute hutsik egin, eta zazpi bat txakur ermitaren kanpoan elkartu dira. Meza ondoren, apaiza eurengana gerturatu da eta banaka-banaka bedeinkatu ditu.

Mezan ohiko errezuez eta abestiez gain, apaizak San Antonen bizitza kontatu die elizkoiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!