Julen Azkuek eta Aiara Agirrezabalak marka jarri dute Berastegiko Urte Zaharreko Krosean

Ataria 2021eko abenduaren 31

100 korrikalaritik gora izan dira Berastegiko kros herrikoian, gaur arratsaldean. Horietatik 40 haurrak izan dira. Mutiletan lehen hirurek orain arteko marka puskatu dute. Nesketak, helduekin lehen aldiz aritu den herritar bat izan da garaile.

Txikienen lasterketarekin hasi da aurtengo Berastegiko kros herrikoia. Lehiaketatik baina jolasetik izan du lehen proba horrek. Haurrak eta ikusleak gustura hartu dute itzuli bakarreko abentura.

Gazteen txanda izan da ondoren, eta hauek ikuskizun polita eskaini dute zirkuitu osoan zeuden ikusleei. Azkenik, helduetan denetik izan da. Lasterketa irabaztera atera direnak eta lehen itzulirako bikoiztu dituztenak. Hauek umoreari heldu diote, eta amaitzea zuten helburu. Herritarrek eskertu dute hori. Azkarrenen artean marka berriak jarri dituzte. Gizonezkoetan, Julen Azkuek 15.00 zehatzetan eman ditu lau itzuliak. Emakumezkoetan, Aiara Agirrezabala izan da bizkorrena, 19.41eko denborarekin.

Haimar Malkorra herritarrak gurpildun aulki batean egin du lasterketa, hiru lagunen laguntzaz. Ataria Irratiko kolaboratzaileak sari banaketa ekitaldian bere saria jaso du.

Gizonezkoen sailkapena

1. Julen Azkue 15.00

2. Josu Elola 15.33

3. Oier Garaiburu 15.36

Emakumezkoen sailkapena

1. Aiara Agirrezabala 19.41

2. Barbara Isturiz 19.43

3. Aiora Lasarte 21.43

Mixtoen sailkapeneko lehenak: Iban Agirrezabala, Egoitz Agirrezabala eta Aiara Agirrezabala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!