Urtekaria 2021

Auzolangin(l)tza eta 'Berastegi herri kuttuna'

Ataria 2022ko urtarrilaren 2a

Auzolangintza proiektuaren aurkezpena, Berastegin.

Auzolanean jartzen du azpimarra Tolomendik sustatutako 'Auzolangin(l)tza: XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza?' proiektuak.

Tolosaldeko Landa Garapen Elkartearen arabera, helburua Tolosaldean auzolaneko «esperientzia berritua» esperimentatzea da. Horretarako, auzolaneko kulturaren eta esperientzien gaineko lanketa egiten ari dira.

Bestalde, Berastegi, herri kuttuna marka sortu ondotik, hiru lan lerrotan sakontzen ari da Berastegiko Udala: artzaintza eta gaztaren kulturan, bertako produktuetan eta herriko ondarearen balioan. Udalak azken urteetako parte hartze saioetako hainbat hausnarketetan sakondu, eta ideia horietatik tiraka praktika eta aplikaziorako dinamika berriak sortu nahi ditu. Ekintza ezberdinen bidez eta herritarren parte hartzearekin, «orainean oinarritutako etorkizuna» prestatu nahi du udal gobernuak. Parte hartze hori, hiru lerro horietan eramango dute aurrera. Lanketa honen abiapuntua 2019an hasi zen, komunikazio estrategia bat martxan jarri zutenean. Herri marka sortu zuten: Berastegi, herri kuttuna. Lelo hau ere herritarren parte hartzearen bidez eraiki da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!