OLERKIA

Andre Maria

Erabiltzailearen aurpegia Ione Gorostarzu 2021eko urriaren 16a

Agur Maria, graziaz

betea jauna dago zurekin

eta nahi edo ez

jauna dago nirekin

jauna dago gurekin

jaunak daude gure ama alaba eta ahizpa guztien gainetik

madarikatua gizonkeriak eraiki duen mundua

eta madarikatua gorputzean 

sartu diguten kontrolaren, beldurraren fruitua

santa Maria jaungoikoaren ama

traba egiten dizu soinekoak

min ematen dizu koroak

eztarria urratzen estalitako orroak

Andre Maria, Neska Maria, Atso Maria

alboratu erruak eta ez izan errukirik

heldu guri eskutik

eta borroka ezazu gu, pekatariokin

bizitzeko eta izateko

askatzeko eta dantzatzeko orduan 

HEMEN

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!