Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar ditu, hau da, 54 ontzako lau enbor, eta lehen bi postuetan sailkatzen direnek finalera igarotzeko txartela lortuko dute.
Datorren igandean, urriak 10, hirugarren mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa egingo da. 12:00etatik aurrera, Larrabetzuko (Bizkaia) frontoian, hamar aizkolari ariko dira lehian, tartean Ibon Garaiburu berastegiarra.
Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar ditu, hau da, 54 ontzako lau enbor, eta lehen bi postuetan sailkatzen direnek finalera igarotzeko txartela lortuko dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?