Oinez Berastegi ekimena martxan da aurten ere

Ataria 2021eko urriaren 7a

Plazatik abiatuta ibilaldia egin zuten astearte goizean hainbat haur eta helduk Berastegin barrena; egitasmoko lehen irteera izan zen.

Oinez Berastegi egitasmoko lehen ibilaldia egin dute aste honetan. Udalak egindako proposamena da eta J. A. Muñagorri eskolako haurrek ere hartu dute parte ibilaldian. Kasu honetan, LH 6ko ikasleak izan dira laguntzen ibili direnak. Ondoren, hamaiketakoa egiteko tartea hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!