Dantza ederrak Salontzo eguna borobiltzeko

Ataria 2021eko abuztuaren 10a

San Joan dantzak eskaini dituzte Berastegiko plazan, lehen aldiz herriko emakumeek.

Salontzo eguna izaki, egun handia beharko luke gaurkoan Berastegin. Eta ohiko urte batekoa izan ez bada ere, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dute berastegiarrek.

Horien artean, arratsaldean herriko plazan izan dituzten dantzak. Lehen aldiz emakumeak izan dira San Joan dantzak dantzatu dituztenak. Tolosako Udaberri dantza taldeko kide bat izan da herrian dantzak erakusten, eta ikastera emakumeak gerturatu direnez, gaurkoan, emakumeek eskaini dituzte San Joan dantzak. Bigarrenez eskaini ere. Izan ere, San Joan egunez izan zuten ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera.

Emakumeen ostean, gizonezkoen txanda etorri da, eta dantza soka ikusteko aukera izan dute plaza bete duten herritarrek.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!