Dantza saio polita eskaini dute gazteek Berastegin

Ataria 2021eko abuztuaren 8a

Herriko dantza eskolako gazte eta haurren dantza saioa izan da eguerdian, eta herritar ugari gerturatu da ikuskizunaz gozatzera.

Giro polita izan da eguerdian Berastegin. Batetik, pilota partidak izan dira herriko emakumeen eskutik. Pilotalekuan Lierni Gartziarena, Ane Urkizu, Miren Barriola eta Maite Ruiz de Larramendi aritu dira.

Ondoren, ikuskizunak eskolako atarian jarraitu du, dantzarekin. Herriko dantza eskolako gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dute dantza desberdinak ederki dantzatuz, gerturatu diren herritarren gozamenerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!