Arrastaka kuadrillak irabazi du

Ataria 2021eko abuztuaren 6a

Kuadrilla gazteena izan da herritarren arteko herri kirol probetan garailea.

Salontzo jaietako egunen bueltan antolatutako ekitaldien artean, herritarren arteko herri kirol dema izan da arratsaldean Berastegiko plazan. Arrastaka eta Urepeleko Artzaiek kuadrillak nor baino nor gehiago aritu dira, eta azkenean, gazteenek, Arrastaka kuadrillako kideek irabazi dute.

Ingudearekin 50 kolpe, trontzan, lokotxetan, 50 kiloko txingekin hiruna plaza eta korrika 15 itzuli plazari, hori zen 18-20 urte bitarteko kideez osaturiko kuadrilla bakoitzak egin beharreko lana. Guztia egiten azkarrena Arrastakoak izan dira, beraiek dira beraz, jokoan zegoen afariaren irabazleak.

Apustuak ikusmin handia sortu du berastegiarren artean, eta horren erakusle plaza beterik zegoela, eta bi kuadrillei animoak ez zaizkie falta izan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!