Beotibarko gudaren inguruko liburua eta abestiak aurkeztu dituzte

Ataria 2021eko abuztuaren 5a

Beotibarko gudaren kontakizu 1 1628187932687
Beotibarko gudaren kontakizu 2 1628187933142
Beotibarko gudaren kontakizu 3 1628187933512
Beotibarko gudaren kontakizu 4 1628187933869
Beotibarko gudaren kontakizu 5 1628187934375
Beotibarko gudaren kontakizu 6 1628187935221
Beotibarko gudaren kontakizu 7 1628187936133
Beotibarko gudaren kontakizu 8 1628187936678
Beotibarko gudaren kontakizu 9 1628187937303
Beotibarko gudaren kontakizu 10 1628187938164
Beotibarko gudaren kontakizu 11 1628187938973
Beotibarko gudaren kontakizu 12 1628187939540

Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarreta historialari eta irakasleek 'Beotibar, zazpi mende geroago' izeneko liburua aurkeztu dute arratsaldean, Berastegin; ondoren, Beotibarko gudaz idatzitako zazpi abesti eskaini ditu Larraungo Beltxaran Bikoteak.

700 urte beteko dira irailean Beotibarko guda izan zenetik. Beotibarko guda bi erreinuen arteko guda baino, bidelapurren eta poliziaren arteko talka izan zela argi dute Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarreta historialari eta Renoko Euskal Unibertsitateko irakasleek. Eta gertaera hori jasotzen duen liburua argitaratu dute bi historialariek. Gaur arratsaldean, Berastegin izan dira liburua aurkezten.

Kontakizun ofiziala hankaz gora jarri eta egiaren eta errealitatearen bila aritu dira bi irakasleak. Beotibar, zazpi mende geroago izeneko liburu batean bildu dituzte gertatuak. Horrela, batailari buruzko interpretazio argitu nahi dute.

Liburuarekin batera, disko bat argitaratu du Larraungo Beltxaran Bikotea musika taldeak; gertaerari buruzko letrekin osatu dituzte zazpi abesti, eta aurkezpenaren ostean, musika zuzenean entzuteko aukera izan da. Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta sarreran, arkupeetan, erakusketa txiki bat jarri dute, informazioa eta irudi batzuk zabaltzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!