Ondoezak jotako gizonezko bat erreskatatu dute Berastegin

Ataria 2021eko ekainaren 8a

Berastegiko mendietan zebilen 49 urteko gizonezkoa ondoeza sentitu duenean; helikopteroak jaso du, eta herrian utzi ostean, anbulantzian eraman dute Donostiako ospitalera.

Gaur arratsaldean 49 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Berastegin, Ertzaintzak ohar bidez jakitera eman duenez, mendian zebilela ondoeza sentitu ostean.

Arratsaldeko ordu biak aldera, larrialdi zerbitzuak dei bat jaso dutela azaldu dute, Berastegiko mendi batean bihotzeko bat izan duen pertsona baten berri emateko. Zauritua pista bidez iristeko zaila zegoen ingurune batean zegoen, eta larrialdietako hainbat baliabide bertaratu dira; besteak beste, Osakidetzako osasun langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikopteroa.

Helikopteroak biktima jaso eta eliza ondoko aparkalekura eraman du, eta bertan zuten zain anbulantzia medikalizatua. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ondoren, Donostiako ospitalera eraman dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!