Hezitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia egin dute Berastegin

Ataria 2021eko ekainaren 7a

Asteazkena baino lehen eman beharko da izena. Goizak Lagunartean zerbitzua ekainaren 21etik uztailaren 30era izango da.

Berastegiko Udaleko Gazteria sailak haurrentzat udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere. Iaz bezala, pandemia dela eta, egoerara egokitutako zerbitzua eskainiko da, Goizak Lagunartean ekimenaren bidez. Horretarako, hezitzaileen lan poltsa osatu nahi du udalak. Zerbitzua ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 30ean amaituko da, eta lan kontratua edota ordezkapenak egin beharreko egun zehatzetan egingo direla azaldu dute.

Hezitzaileen lan poltsarako izena eman nahi duenak derrigorrez 18 urte baino gehiago izan beharko ditu eta euskaraz jakin beharko du. Berastegin erroldatuta egotea ere lehenetsiko da. Honako baldintzak ere kontuan hartuko dituzte: hezkuntza munduari lotutako ikasketak izan edo egiten aritzea eta udalekuetan hezitzaile bezala eskarmentua izatea.

Egin beharreko lanak honakoak izango dira: Goizak Lagunartean zerbitzuaren planifikazioa, garapena eta ebaluazioa egitea, eta ondoren, programa gazteria dinamizatzailearekin batera garatu beharko du.

Izena ekainaren 9a baino lehen eman beharko da udal bulegoetan, edota gaztedia@berastegi.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!