A-15 errepidea bi noranzkotan itxiko dute ostiraletik igandera

Ataria 2021eko maiatzaren 31

Ekainaren 4an 22:00etan itxiko dute eta ekainaren 6ean 22:00etan irekiko dute berriro; bi noranzkotan egongo da itxita, erabat.

Andoain eta Berastegi lotzen dituen A-15 errepidea erabat itxita egongo da ekainaren 4ko 22:00etatik ekainaren 6ko 22:00etara, bi noranzkotan. Andoaingo noranzkoan doazenek, Berastegiko lotunean GI-2130 errepidea hartu beharko dute Tolosaraino. Hortik aurrera N-1 errepidea hartuko lukete A-15arekin Sorabillan bat egiteko. Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako lotunean eman beharko dute bira, N-1 errepidean Tolosaraino joateko eta ondoren GI-2130 errepideaz Berastegiraino. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!