San Isidro eguna ospatuko dute Berastegin

Ataria 2021eko maiatzaren 14a

San Isidro egunez, larre irekiera egingo dute lehenik Gorosmendi eta Ipuliñoko eremuan, 10:00etan, eta jarraian, 11:00etan meza nagusia egingo da.

Gorosmendi eta Ipuliño artean dauden larre komunalak prest dira aurten ere abereak hartzeko. Bihar egingo dute animaliek herritik mendirako bidea, San Isidro eguna dela aprobetxatuz. 10:00etan, jarri dute hitzordua eta ordu inguru horretan iritsiko dira abereak Gorosmendiko eremura.

Ondoren, 11:00etan, meza nagusia egingo dute San Martin de Tours elizan eta herriko haurrek bertsoak eta dantzak egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!