105 urte bete ditu Oliva Mariezkurrenak

Ataria 2021eko maiatzaren 3a

Ehun eta bost urte bete zituen, atzo, maiatzaren 2an, Oliva Mariezkurrena igoar berastegiartuak. Urtebetetzea ospatzeko, Amaia Azkue alkatearen bisita jaso zuen, udal ordezkarien izenean, eta lore sorta bat oparitu zioten. 

Igoako (Nafarroa) Salbadorren bordan jaioa, Berastegin bizi da 1956tik. Aidanen aldizkarian egindako elkarrizketan dioen bezala, hamabi anai-arrebako familian, zaharrena izan zen bera. Hemeretzi urterekin ezkondu zen Frantzisko Zubillaga arrastarrarekin eta Arraratsen bertan (Nafarroa) jarri ziren bizitzen. Hamabi seme-alaba izan zituzten Mariezkurrenak eta Zubillagak, eta 1956an, eurek etorkizuna izan zezaten, Berastegira bizitzera joatea erabaki zuten; maizter bila zebilen baserri batera, Gorostizura. 1998tik bere alabarekin Lurgainen bizi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!