Mikro-ipuin Lehiaketako sari banaketa egingo dute hilaren 23an

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin musikatua eta sari banaketa egingo dituzte udaletxean.

Berastegiko Udalak Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin musikatua eta Mikro-ipuin Lehiaketaren sari banaketa antolatu ditu hurrengo ostiralerako, hilaren 23rako. Hain justu, ipuin kontaketa musikatua izango da udaletxean, Ameli eta Xirrikituen Jostunen eskutik, 18:00etan. Ordubete beranduago, 19:00etan, Berastegiko IV. Mikro-ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute, udaletxean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!