Belabieta tunelean obrak egin ahal izateko A-15 errepidea itxi egingo dute ibilgailu guztientzat, Iruñeko noranzkoan, apirilaren 15etik 16rako gauean, 22:00etatik 06:00etara. Andoainen, Sorabilako lotunean, N-1 errepidean zehar jarraitu beharko dute, eta ondoren, GI-2130 errepidetik barrena Berastegin sartu ahalko dira berriro ere A-15 errepidean.