Animaliek bedeinkapena jaso dute San Anton egunean

Ataria 2021eko urtarrilaren 18a

San Anton eguna izen bereko ermitan ospatu ohi dute Berastegin, baina aurten, igandea izanik eta segurtasun neurriak tarteko, elizan egin zuten ospakizuna.

Eguerdiko mezarekin batera ospatu zuten San Anton eguna, atzo, Berastegin. Meza elizan egin bazen ere, animaliak bedeinkatzeko ohiturari eutsi nahi izan zioten, eta zimitorioan bertan egin zuen animalien bedeinkapena Xabier Iturrioz apaizak. Txakur  pare bat, katua eta untxia eraman zituzten, besteak beste, herritarrek. 

San Sebastian eguneko ospakizuna ere elizan egingo dute, asteazkenean, 11:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!