San Anton eta San Sebastian eguneko ospakizunak, elizan

Ataria 2021eko urtarrilaren 13a

Segurtasun neurriak bete ahal izateko, elizan egingo dira San Anton eguneko eta San Sebastian eguneko mezak, eta San Anton egunean animaliak bedeinkatzeko aukera izango da.

San Anton eta San Sebastian egunak iristear dira, eta Berastegin ez dute ospatu gabe geratzeko asmorik. Pandemiak eraginda, ordea, aurten, mezak ez dira ermitetan izango.

San Anton eguna, urtarrilaren 17a, igandea, meza nagusiarekin batera ospatuko da San Martin de Tours elizan. Ohiko moduan, 12:00etan izango da meza eta animaliak bedeinkatu nahi dituenarentzat ere izango da aukera. Meza amaitu ostean, elizaren atarian egingo da bedeinkapena.

Eta San Sebastian egunean ere, urtarrilaren 20an, meza elizan izango da, 11:00etan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!