Etxez etxeko langileen eta garbitzaileen lan poltsa osatu nahi dute

Ataria 2020ko azaroaren 2a

Berastegiko Udalak COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean, lan poltsak osatzea "beharrezko" ikusi du; curriculumak azaroaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean.

Berastegiko Udalak udal eraikinetako garbiketarako langileen eta etxez etxeko laguntzako jardueretarako langileen lan poltsa osatu nahi du. Interesa duenak, curriculuma udaletxean aurkeztu beharko du ostiralean 14:00ak baino lehen.

Honako baldintza hauek betetzea ezinbestekoa izango da: 18 urte beteta izatea; gizarte segurantzan alta emanda dagoen lanposturik izanez gero, eskainitako lanpostuaren eta gainontzekoaren artean asteko 35 orduetako lan jarduna ez gainditzea; Berastegin erroldatua egotea eta euskara jakitea. Baloratuko diren baldintzak esperientzia eta formakuntza izatea izango dira.

Garbitzaileen lan poltsari dagokionez, udal eraikinak garbitzea izango da lana. Eta etxez etxeko langileei dagokienez, egin beharreko lanak honakoak izango dira: janzketa lanekin lotutakoak, elikadurarekin lotutakoak, etxebizitzaren mantenuarekin lotutakoak, oheratze lanekin lotutakoak edota erosketekin lotutakoak. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!