14 hilabeteko espetxe zigorra 45 behi gosez hiltzen uzteagatik

Ataria 2020ko urriaren 22a

Berastegiko ganaduzale batek 14 hilabeteko espetxe zigorra eta animaliekin lotutako edozein lanetan aritzeko lau urteko debekua onartu du, 45 behi gosez hil izana bere gain hartu ostean.

Fiskaltzak eta akusazio partikularrak urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zuten ganaduzale berastegiarrarentzat, baina, epaia murriztea onartu dute, akusatuak ekintzak bere gain hartu eta gero.

Gertaera 2017an izan zen, ganaduzaleak Berastegin duen baserrian. Fiskaltzaren idatziaren arabera, "bertan zituen behiei elikagaiak emateari utzi zion, eta egoera hori bi hilabetez luzatu zen". Ondorioz, 45 behi hil ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!