Bihar amaituko da XXII. argazki rallyan izena emateko epea

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 7a, 18:00

Urriaren 8tik 12ra egingo da aurtengo argazki rallya Berastegin eta urtero moduan hiru argazki aurkeztu beharko dira; izena emateko epea bihar bertan amaituko da, 20:00etan.

Martxan da aurten ere Berastegiko argazki rallya hamabigarrenez. Iaz bezala, aurten ere modalitate digitala soilik antolatu dute. Parte hartu nahi duenak mezu bat bidali beharko du kultura@berastegi.eus helbidera edota 688 681 952 zenbakira. Izena ematea bihar, urriaren 8an, amaituko da 20:00etan. Izena ematea itxi bezain laster, parte hartzaileei mezu elektroniko edo WhatsApp bidez jakinaraziko zaie zein izango den argazkiak ateratzeko aurtengo gaia.

Bete beharreko baldintzak:

  • Gaia: urriaren 8an iluntzeko 20:15ean jakinaraziko zaie parte hartzaileei.
  • Eremua: argazkiak Berastegiko mugen barruan atera beharko dira.
  • Baldintza: argazkiak ezingo dira manipulatu (photoshop, picasa...)
  • Aukeraketa: aukeratutako hiru argazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira kultura@berastegi.eus helbidea, urriaren 12an, 23:59 baino lehen.

Parte hartutako argazki guztien artean epaimahaiak hiru argazki onenak aukeratuko ditu eta saria izango dute. Irabazlearen izenak, azaroaren 8an, azoka egunean ezagutaraziko dira. Bien bitartean argazkiak ikusgai jarriko dituzte Berastegiko Udalaren webgunean eta udaletxean, kultur asteak irauten duen bitartean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!