Energia Argitu Berastegin, urriaren 1ean

Ataria 2020ko irailaren 26a

Mugikortasun jasangarriaz aritzeko tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta irailaren 28a da azken eguna.

Berastegin egingo du hurrengo geldialdia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Argitu programak. Horren barruan mugikortasun iraunkorrari buruzko tailerrak ari dira eskaintzen "mugikortasun jasangarria eta ibilgailu elektrikoetarako jauzia"  aztertzeko.

Berastegiko tailerra urriaren 1ean izango da, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan, baina aurrez eman behar da izena. Azken eguna irailaren 28an izango da eta argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 11 29 48 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

“Argituk beharrezko ezagutzak eta tresnak ematen dizkie herritarrei, Gipuzkoak eredu energetikoaren aldaketan aurrera egin dezan, bai etxebizitzen sektorean, bai mugikortasunean. Energia-eraginkortasuna hobetuz, elektrizitate-kontsumoa murriztuz eta gure mugikortasuna birpentsatuz, gizarte-eragin handia lortzen dugu energia-pobreziaren aurkako borrokan”, esan du Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!