Iban Agirrezabala, txapeldunordea Ultra 75 K Canfranc Canfranc lasterketan

Leyre Carrasco 2020ko irailaren 13a

Berastegiarrak 12 ordu eta 30 minutu behar izan ditu 75 km-ko lasterketa amaitzeko.

Canfranceko Utra «txiqui» delakoa, 75 km eta 6.500 metroko desnibela duen lasterketa da. 1.500 metroko desnibelarekin hasi eta La Moletako tontorrean amaitzen da, 2.572 metroko altueran. Europako hainbat tontor zehartzen ditu. Horien artean daude Porron, Anayet, Larraca eta Aspe, baita Ipko bailarak ere: Canal Roya, Astun eta Aspe. 

Goizeko 5:00etan, oraindik gauez eta tenperatura freskoarekin abiatu dira 104 parte-hartzaileak. Jordi Gamito izan da helmugara iristen lehena, 12 ordu eta 19 minuturekin, atzetik Iban Agirrezabala berastegiarra zuela, 12 ordu eta 30 minuturekin. Emakumezkoetan azkarrena euskaldun bat izan da: Silvia Trigueiros, 15 ordu eta 17 minutuko denbora eginda.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!