Pertsona bat zauritu zen, atzo, auto istripu batean

Ataria 2020ko abuztuaren 16a

Atzo arratsaldean auto gidari bat zauritu zen A-15 errepidean gertatutako trafiko istripu batean. Berastegiko udal-barrutian gertatu zen zirkulazio istripua.

Atzo arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, auto bat errepidetik atera zen A-15 errepidean, Berastegin, Belabietako tunel barruan zirkulatzen ari zela. Gidaria, 82 urteko gizona, Tolosako Asunción Klinikara eraman behar izan zuten. Istripua zela eta, autobideko bi erreiak moztuta geratu ziren eta trafikoa Berastegiko errepidetik bideratu zuten. Atzo arratsaldeko lauak aldera istripua eduki zuen autoa garabia batekin bidetik kendu eta auto ilarak amaitu ziren. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!