"Dei susmagarrien" aurrean erne ibiltzeko deia udaletik

Ataria 2020ko uztailaren 30a

Berastegiko Udalak herritarrak ohartarazi ditu ur kontagailua aitzakia hartuta egiten ari diren "dei eta bisita susmagarrien" aurrean.

Berastegiko Udalak jakitera eman du ez duela aurreikusita ur kontagailuari lotutako lanik. Azken egunetan, ordea, zeinbat herritarrek "dei susmagarriak" jaso dituztela adierazi du.

Ur kontagailua begiratzeko aitzakia hartuta etxetik pasako direla esanez deiak egiten ari direla jakitera eman du, eta honelako dei edota bisiten aurrean "kontuz ibiltzeko" gomendioa luzatu die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!