Euliak

Erabiltzailearen aurpegia Ione Gorostarzu 2020ko uztailaren 11

Jetzi bitartean aurpegian eman ez ziezaion, listari beltzez lotzen zion isatsa amak behiari. Seme-alabak elkarrekin borrokan entzun zintuzten batean, errapea askatu, eskailerak binaka igo, liskarra konpondu eta itzuli zenerako, isatsa etenda zeukan behiak: handik aurrera ez zuen izango euliak zerekin uxatu.

Arroz-esnerako tetrabrikeko esnea erabiltzea sarraskia dela diotsu lankideak. Are gehiago, gaingabetua bada. Kale Nagusian badagoela baserriko esnea saltzen duen makina bat. Etxetik eraman dezakezula kristalezko ontzia.

Azkura leun bat sentitu duzu belarri atzean: kilimak, lepaldean. Ukondoan zartakoa emandakoan, sudur-zulorantza egin dizu euliak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!