Berastegiko Udalak herri langile bat kontratatuko duela iragarri du

Ataria 2020ko uztailaren 6a

Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra arteko kontratua izango da. Interesa dutenek uztailaren 13ra arteko epea dute eskariak egiteko.

Berastegiko Udalak festetarako, eremu publikoaren mantenurako eta beste hainbat eginbeharretarako herriko lanetarako langile bat kontratatuko duela iragarri du. Lanpostuan interesa dutenek uztailaren 13ra arteko epea izango dute izena emateko; egun horretako 14:00etan amaituko da epea Berastegiko udal bulegoetan.

Lanpostuaren lan baldintzen berri udaletxean emango zaie interesa dutenei. Kontratatua izateko baldintzak hauek dira:

  • 18 urte beteta izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Berastegin erroldatua egotea.
  • Euskara jakitea.
  • Gidatzeko baimena izatea.

Lanpostua nork beteko duen zozketa bidez erabakiko da uztailaren 13an, 14:15ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!