Bigarren hezitzaile bat kontratatuko dute udaluketarako Berastegin

Ataria 2020ko eka. 8a, 16:40

Ekainaren 10a izango da udalekuetako hezitzaile modura izena emateko azken eguna; ekainaren 15etik uztailaren 31ra jardunaldi erdian lan egiteko eskaintza zabaldu dute.

Ekainaren 22tik uztailaren 30era udaleku irekiak egingo dira Berastegin. Egoera honetara egokitutako zerbitzua eskainiko dute, Goizak lagunartean egitasmoaren bitartez. Horretarako, udaleko gazteria dinamizatzailearekin batera hezitzaile bat kontratatuko du udalak ekainaren 15etik uztailaren 31ra bitartean, jardunaldi erdian lan egiteko.

Goizak lagunartean zerbitzuaren planifikazioa, garapena eta ebaluazioa egin beharko ditu dinamizatzailearekin batera. Lanpostuan zehar eta amaieran, langileak izan duen hezitzaile gaitasunaren balorazioa egingo da , aurrerantzean antolatzen diren udalekuen kontratazio lehiaketetan puntuagarri izateko.

Hautagaiak 18 urte baino gehiago izan beharko ditu eta beharrezkoa izango da euskaraz jakitea. Berastegin erroldatuta egotea lehenetsiko dute. Horrez gain, hezkuntza alorrari lotutako ikasketak izan edo ikasten aritzea baloratuko dute, eta baita udalekuetan hezitzaile bezala eskarmentua izatea ere. Lanpostuan interesa dutenek, ekainaren 10a bitarteko epea izango dute izena emateko: bulegoan bertan edo gaztedia@berastegi.eus-en. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!