Argazkilari onenek badituzte sariak

Ataria 2020ko ekainaren 8a

Konfinamenduan zehar argazki lehiaketa antolatu zuen Berastegiko Udalak, eta ostiral goiza baliatu zuten irabazleei sariak banatzeko.

#NiEtxeanGeratzenNaiz argazki lehiaketak baditu saridunak. Helduen kategorian Maria Jesus Labaien izan da irabazlea eta gazteen sari nagusia Uxue Garmendiak eskuratu du. Irabazleak zeintzuk izan diren sare sozial bidez lehenago argitu bazuten ere, ostiral goiza aprobetxatu zuten aurrez aurre irabazleei beraien sariak emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!