Mikroipuin onenak saritu dituzte Berastegin

Ataria 2020ko maiatzaren 22a

Guztira 42 herritarrek hartu dute parte III. Mikroipuin Lehiaketan; egoera aldatzen denean egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Hirugarren urtez jarraian antolatu du Mikroipuin Lehiaketa Berastegiko udal liburutegiak. Apirilaren 26an zen ospatzekoa sari banaketa, baina egoerak eraginda, irabazleak sare sozialen bitartez zabaldu dituzte.

Epaimahaiak «nahikoa lan» izan duela azaldu dute antolatzaileek, eta izandako «maila altua» nabarmendu dute. Maila guztietan 42 parte hartzailek idatzi dute mikroipuinen bat.

Lehenengo mailan, 12 urte bitartekoetan, Maitane Ugartemendiak jaso du lehen saria eta Jon Lasak bigarrena. Bigarren mailan, berriz, 12 eta 16 urte artekoetan Miren Aranalderen mikroipuina izan da lehen saria jaso duena eta Uxue Garmendiak jaso du bigarren saria. Eta azkenik, hirugarren mailan, helduetan, Alazne Saizar izan da irabazlea eta Amaia Azkue geratu da bigarren. Maila horretan, aipamen berezia jaso du Irati Saizarren lanak.

Ipuin sarituak Aidanen urtekarian argitaratuko dituzte.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!