Koronabirusa

Kuku

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' 2020ko martxoaren 27a

Doinua: Ze ederra ta ze polita.

Iritsi gera sinismen

klase, sexu nahiz bandera,

ajolik ez dion birus

baten beldur izatera,

gerra garaian bezela

guztiok ate atzera,

arriskutsu da auzoko

edo familia bera,

ateratzen ez den hura

aterako da aurrera,

nola mezu horrek zuen

bibliakoen tankera,

artzaien animo mezuz

eman nahi det amaiera,

kukua kantuz hasi da

eta salbatuko gera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!