Koronabirusa

#NiEtxeanGeratzenNaiz gaitzat hartuta, argazki rallya antolatu dute Berastegin

Ataria 2020ko martxoaren 17a

Berastegiko Udalak proposamen berri bat egin die koronabirusa dela eta etxean dauden horiei: argazki rally herrikoia antolatu du irudimena martxan jartzeko.

Etxean geratu eta zer pentsa dagoen horrentzat argazki rallya antolatu du Berastegiko Udalak. Honakoa da gaia: #NiEtxeanGeratzenNaiz.

Parte hartzaile bakoitzak irudimena martxan jarri eta hiru argazki aukeratu beharko ditu. Izen-abizenak jarriz, kultura@berastegi.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 3a baino lehen. 

Bi sari banatuko ditu udalak. Batetik, 17 urtetik beherako parte hartzaileentzat, Ategin ogitartekoa eta edaria eskuratzeko bi bale oparituko ditu. Bestetik, 18 urtetik gorakoen saria herriko produktuekin osatutako saski bat izango da. Udaletik herritarrei dei egin diete ekimenean parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!