Ludoteka zerbitzurako hezitzaileak behar dituzte Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2020ko mar. 10a, 11:48

Apirilaren 6tik 8ra eta 14tik 17ra eskainiko den ludoteka zerbitzurako hezitzaileak behar ditu Beasti Guraso Elkarteak. Interesa dutenek, martxoaren 15erako bidali beharko dute curriculuma beastige@gmail.com helbidera.

Aste Santuan ludoteka zerbitzua eskainiko dute Berastegin. Egun horietarako hezitzaileak behar dituzte, HH2 eta LH6 bitarteko umeekin lan egiteko.

Hezitzaile postua eskatu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da 18 urte baino gehiago izatea eta euskaraz jakitea. Honako baldintza hauek ere kontuan hartuko dituzte:

  • Hezkuntza munduari lotutako ikasketak izan edo ikasketak burutze egotea (batez ere HH eta LH gradua).
  • Aisialdiko hezitzaile titulua izatea, praktika edo praktikarik gabe.
  • Udalekuetan hezitzaile bezala eskarmentua izatea.
  • Beste ikastaroak izatea: musika, atsedenaldiarekin lotuta...

Guraso Elkarteak soldatapeko kontratua eskainiko du, bitartekaririk gabe, eta apuntatzen den ume kopuruaren arabera, hezitzaile gehiagorekin lan egitea tokatu liteke. Hezitzaile lanpostua hartzen duenak, eguneroko ekintzak dituen programa bat osatu beharko du, guraso elkartearen oniritziarekin. 

Beraz, interesa duenak martxoaren 15a baino lehen bidali beharko du curriculuma beastige@gmail.com helbidera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!