Final-laurdenei begira jarri da Emakume Master Cup Txapelketa

Ataria 2020ko ots. 27a, 19:56

Binakako Emakume Master Cup txapelketaren final-zortzirenak jokatu ziren asteburuan Berastegin, pilota goxoarekin.

Ane Arteagak eta Maider Mendizabalek (Anoeta) 18-16 irabazi zioten Eneritz Arrietari eta Maite Tolosari (Amezketa). Andrea Aldaregiak eta Ane Urkizuk (Berastegi) 18-4 irabazi zioten Arantxa Arratibeli eta Aisha Etxeberriari (Amezketa). Uxue Larreak (Ikaztegieta) eta Lierni Gartziarenak (Berastegi) 18-13 irabazi zioten Irati Ugalderi eta Izaskun Martini.

Irabazleek igande honetan final-laurdenak dituzte jokoan, Pasaian, 11:00etan hasita. Eskualdeko pilotariren bat dagoen partidak hauek  izango dira: Iera Agirre-Maite Ruiz Larramendi vs. Ane Arteaga-Maider Mendizabal; Irantzu Etxebeste-Leire Etxaniz vs Andrea Alderegia-Ane Urkizu; eta Patri Espinar-Amaia Jaka vs. Uxue Larrea-Lierni Gartziarena.

Bestalde, pilota mistoarekin, Miren Larrartek (Bidania) eta Olatz Ruiz de Larramendik final-laurdenak jokatuko dituzte, Getarian, larunbatean, Maddi Unanueren eta Naroa Agirreren aurka. Jaialdia 17:00etan hasiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!