Martxoaren 1a azken eguna, emakumeen eguneko bazkarira apuntatzeko

Ataria

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeen bazkaria antolatu dute Berastegin. Martxoaren 1a baino lehen eman beharko da izena.

Martxoaren 8an, 14:00etan, emakumeen bazkaria egingo dute Berastegin. Iaz bezala, udaletxeko erabilera anitzeko gelan izango da otordua eta Sarayola catering enpresak eskainiko du zerbitzua. Bazkarira apuntatzeko bi zenbaki hauetara dei daiteke: 943 683 000 edo 600 827 709ra. Izena emateko azken eguna martxoaren 1ean izango da.

Honakoa izango da menua, 23 euroren truke: Patea, otarrainxkak baratxuritan, piperrak arrainez beteta, txanpiñoiak urdaiazpikoarekin, oilasko izter beteak, goxua edo sorbetea, edaria, kafea eta kopa. Ondoren, karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!