Asteazkenerako deitu zuten hitzordua Gipuzkoako odol emaileen elkartekoek. 61 lagun joan ziren odola ematera, eta horietatik 55 lagunek eman ahal izan zuten. Berastegiko odol emaileen elkartekoek esker oneko hitzak besterik ez dituzte herritar horientzat, eta aurrerantzean egingo diren deialdietarako ere jendea animatu nahi dute.