Otsailak 3ra bitarte Sahararako elkartasun bilketa egingo dute

Ataria 2020ko urtarrilaren 23a

Berastegik bat egin du Sahararako elkartasun bilketarekin eta Muñagorri eskolan, Dendaberrin, Gaztainondo elkartean eta udaletxean utzi ahalko dira produktuak.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak martxan jarri du elkartasun bilketa jarduera eta Berastegiko Udalak bat egin du egitasmoarekin. Mota ezberdinetako produktuen bilketa egingo dute herrian, otsailaren 3ra bitarte.

besteak beste honako produktuak eramateko eskatu dute Mulagorri eskolara, Dendaberrira, Gaztainondora eta udaletxera: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroz, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzat pixoihalak eta eskolako materiala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!