Odola emateko aukera izango da, gaur, Berastegin

Ataria 2020ko urtarrilaren 22a

Odola emateko urteko lehen hitzordua jarri dute Berastegin: 18:30etik aurrera, Muñagorri eskolan izango dira Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak. 20:30ak bitarte, beraz, eskolako jangelan odola emateko aukera izango da. Elkartekoek adierazi dutenez, «5 minutuero, norbaitek odola behar izaten du erkidegoan», beraz, herritar guztiak animatu nahi dituzte odola ematera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!