Animaliek urte guztian osasuna izan dezaten

Ataria 2020ko urtarrilaren 17a

San Anton eguna Berastegin 2 6 1579262693007
San Anton eguna Berastegin 2 1 1579262687205
San Anton eguna Berastegin 2 2 1579262688689
San Anton eguna Berastegin 2 3 1579262689697
San Anton eguna Berastegin 2 4 1579262690851
San Anton eguna Berastegin 2 5 1579262691914
San Anton eguna Berastegin 2 7 1579262694047
San Anton eguna Berastegin 2 8 1579262695172
San Anton eguna Berastegin 2 9 1579262696282
San Anton eguna Berastegin 2 10 1579262697638
San Anton eguna Berastegin 2 11 1579262698952
San Anton eguna Berastegin 2 12 1579262700215
San Anton eguna Berastegin 2 13 1579262701449

San Anton eguna da gaurkoa, eta berastegiarrek festarako aprobetxatu dute. San Anton ermitan meza izan dute, eta animaliak bedeinkatu dituzte ondoren.

Animalien zaindaria da San Anton. Gaur, bere egunean, izen bereko ermitan ospakizuna egin dute Berastegin. 10:00etan egin dute meza, eta jarraian, herritarrek eraman dituzten animaliak bedeinkatu ditu Xabier Iturrioz apaizak. Besteak beste, txerrikume batek eta hiru txakurrek jaso dute bedeinkapena. Hala ere, ermitaren ondoko belazean zebiltzan asto zein behiek ere jaso dituzte ur tantak. Bedeinkapena jasota, urte guztirako osasuna banatzen zaie.

Horren ostean, hamaiketakoa egin dute ermita barruan. Urte bukaeran obrak egin dituzte ermita berritzeko eta herritarrek gaur izan dute lan horiek ikusteko aukera. Meza garaian egin duten eske berezia obra lanak ordaintzeko erabiliko dute, eta igandeko meza nagusiko eskea ere gauza bera ordaintzeko erabiliko dute. Pintxo eta edari artean, goiz ederra pasa dute bertaratu direnek. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!