San Anton egunean ermita inauguratuko dute Berastegin

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Ostiralean ospatuko dute San Anton eguna, ermitan bertan. 10:00etan izango da meza eta animaliak bedeinkatzeaz gain, hamaiketakoa eskainiko dute. Era berean, urte amaieran egindako lanak amaituta, inauguratzeko tartea hartuko dute. Egun horretan eta igandeko meza nagusian egingo diren eske berezietan bildutako dirua obrak ordaintzeko erabiliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!