Bihar egingo dute inauteriak antolatzeko bilera

Ataria 2020ko urtarrilaren 15a

Berastegiko Iñauterietarako hilabeteren faltan, guztia behar bezala antolatzeko bilera egingo dute bihar, 19:30ean, udaletxean. «Guztien artean antolatzeko» herritar guztiei dei egin die Berastegiko Udalak. Aurtengo inauteriak otsailaren 14an eta 15ean izango dira. Bigarren egun horretan, egun guztiko egitaraua prestatzea aurreikusi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!