Bihar hasiko dira Urepele Elkartearen XVI. urteurrena ospatzen

Ataria 2019ko abenduaren 27a

XIII. urteurreneko irudia, Urepele mendian

Abenduaren 30ean hamasei urte beteko ditu Berastegiko Urepele Elkarteak. Horren harira, bihar, larunbata, festarako eguna izango dute.

Eguerdiko poteoarekin emango diote hasiera egunari. 13:30ean poteoa egingo dute herrian zehar trikitilarien laguntzaz. 14:30ean bazkaltzera eseriko dira gaur egungo eta orain arte izandako bazkide eta herritarrak. Afaldu aurretik, luncha izango dute 19:30ak aldera, eta 20:00etan, Potentor taldeak kontzertua eskainiko du. 21:30etik aurrera, berriz, DJ Loro arituko da musika jartzen. 

Abenduaren 30ean, urteroko ohiturari eutsiz, Urepele mendira igoko dira. 08:30ean jarri dute hitzordua plazan, eta bueltan, hamaiketakoa izango da elkartean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!