Azoka, Wukrora begira

Ataria 2019ko abenduaren 16a

Azken urteetan bezala, elkartasun azoka ospatu dute asteburuan zehar Berastegin; lortutako dirua Etiopiako Wukro lurraldera bideratuko dute.

Urteroko moduan, berastegiarrek elkartasun izpiz amaituko dute urtea. Joan den larunbatean egin zuten elkartasun azoka, Etiopiako Wukro lurraldeari laguntzeko asmoz. Azokan, besteak beste, jostailuak eta liburuak izan ziren eskuragarri, eta, guztira, 445 euro bildu zituzten antolatzaileek. Horri, ordea, kultur asteko azokan bildutakoa ere gehitu behar zaio, hango irabaziak ere Etiopiara bidean jarriko baitituzte berastegiarrek. Horrela, guztira 1.086,50 euro bidaliko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!