Elkartasun azoka egingo dute asteburuan Berastegin

Ataria 2019ko abenduaren 11

Erabilpenik eman ez eta egoera onean dauden materialei etekina ateratzeko helburuarekin egin ohi dute elkartasun azoka, urtero, Berastegin. Ostiraletik igandera aparkaleku azpiko lokalean egongo dira bigarren eskuko materialak saltzen.

Ostiralean 16:15etik 19:00etara izango da zabalik; eta larunbatean eta igandean 11:30etik 13:00etara.


Azoka horretan materiala saldu ahal izateko, gaur eta bihar egingo dute material bilketa 16:00etatik 18:00etara, aparkaleku azpiko lokalean. Besteak beste, arropa, jostailuak, liburuak eta altzariak bildu nahi dituzte eta prezio sinboliko bat jarriko diete. Aurten ere, lortzen den dirua Etiopiako Wukro herrira bidaliko dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!