Hauteskundeak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gorostarzu 'Etxorde' 2019ko azaroaren 8a

Doinua: Arratsalde on eta muxu bat.

Nabarmena da Espainiako

politikaren koloka,

nahiz eta beran gertatzen dena

ez izugarri inporta,

betiko mezuz ikusten ditut

betiko berak mokoka,

eta beraien nora ez horrek

nola gaitzaken oztopa,

ondo pentsatu behar genuke

non entregatu pelota,

Kontua ez baita zeini bozkatu

baizik eta zeintzuk bota.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!